Garai hartako kezka eta beharrek markatua dago, euskalgintza eta euskal literatura bereziki.


Foruen galerak ia ezerezena utzi zuen Euskal Herriaren nortasun politikoa. XIX.mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran Euskal Herrian sumatzen da herriari eta hizkuntzari bizi-iraupena emateko borondate indartsua. Garai horretan sortutakoak dira Eusko Ikaskuntza, Euskaltzaindia, Euskaltzaleak, etab. Abertzaleen bultzada erabakigarria izan zen lan horretan.